DISEINUA ETA KO-DISEINUA2019-03-14T10:20:56+01:00

DISEINUA ETA KO-DISEINUA

Ingeniaritza propio espezializaturako gaitasuna dugu eta bezeroen prozesuak ezagutzen ditugu. Arazo espezifiko eta zehatzak ebazteko garapen eta produktuen kalitate handia eta berezitasuna dira Mycesaren nortasun-ezaugarriak merkatuan.

Bezeroen % 95ek denboran jarraitutasunez eskuratu ditu soluzioak, eta nazioarteko enpresa ezagunek behin eta berriro jotzen dute Mycesara aurkezten zaizkien arazo zehatzak ebazteko.

Lantaldean jarduten dugu hasiera-hasieratik, eta eskuratutako konfiantza-harremanari esker, bezeroaren beharrizanak osorik interpretatzen ditugu, gero proiektu, produktu edota prozesu optimizatuak eskaintzeko.

Lidergo
partekatua

Proiektua

Pertsona-talde misto batek burutzen duen ekintza-plana, instalazio edo ekipamendu-ondasun bat diseinatu, fabrikatu eta abian jartzeko.

Konfiantza
eskuordetzea

Produktua

Integratuko den sistemaren barruan exijitzen diren funtzio-espezifikazioak betetzen dituen multzo bukatua.

Aholkuraritza
teknologikoa

Prozesua

Fabrikatu eta muntatzeko ibilbiderik egokiena lortzeko bat egiten duten jardueren multzoa.

Proiektuan, produktuan edo prozesu-ingeniaritzan edozein motatako soluzioa eskatuta ere, Mycesak osoko soluzioa eskaintzeko bitartekoak ditu.