DISEINUA ETA KO-DISEINUA
Ingeniaritza propio espezializaturako gaitasuna dugu eta bezeroen prozesuak ezagutzen ditugu. Arazo espezifiko eta zehatzak ebazteko garapen eta produktuen kalitate handia eta berezitasuna dira Mycesaren nortasun-ezaugarriak merkatuan.
Lantaldean jarduten dugu hasiera-hasieratik, eta eskuratutako konfiantza-harremanari esker, bezeroaren beharrizanak osorik interpretatzen ditugu, gero proiektu, produktu edota prozesu optimizatuak eskaintzeko.
Lidergo
partekatua
Proiektua
Pertsona-talde misto batek burutzen duen ekintza-plana, instalazio edo ekipamendu-ondasun bat diseinatu, fabrikatu eta abian jartzeko.
Konfiantza
eskuordetzea
Produktua
Integratuko den sistemaren barruan exijitzen diren funtzio-espezifikazioak betetzen dituen multzo bukatua.
Aholkuraritza
teknologikoa
Prozesua
Fabrikatu eta muntatzeko ibilbiderik egokiena lortzeko bat egiten duten jardueren multzoa.